[itzul] Dibertsifikatu Biol.
Eneko Gotzon Ares
enekogotzon a bildua gmail.com
Lar, Abe 20, 06:20:46, CET 2008
On 17/12/2008, at 14:37, jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:
[Jon barka iezadazu berandu erantzutea].
> Jarduera bakarrean beharrean, gehiagotan, ahalik eta gehienetan…
> 'Ugaritasun', 'aniztasun'... 'dibertsifikazio' esateko?
Hitz bakarra aurkitzen ez dudanean hitz multzoak erabiltzeko joera
dut. Adibidez, espezien aldaera aniztasun.
> aditza ('dibertsifikatu')? izena ('dibertsifikazio')?
Hitz bakarra behar izatekotan, uste dut ez dela derrigorrezko beti
erderetara jotzea; zilezko iruditzen zait gure artean ohiko diren
osagaiak erabiliz osatzea. Horaintxe bururatzen zait, adibidez,
eratasunean aniztasun ekintza adierazteko aditz bezala, <eraniztu>
tankerakoren bat erabili daitekela. Proposamen hau apalki egiten dut,
jakintsuagoen esanetara.
Eneko Gotzon Ares.
Donostia.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago