[itzul] FW: Dibertsifikatu Biol.
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Abe 17, 15:11:41, CET 2008
Zehatzago esateko, Hiztegi Batuak dio, 'dibertsitate' Biologia ez den
bestelako eremuetan behar izanez gero, aniztasun, bestelakotasun,
desberdintasun eta abar erabiltzeko. Eta aditza ('dibertsifikatu')? Eta
horren izena ('dibertsifikazio')?
'Ugaritasun', 'aniztasun', 'askotarikotasun', 'desberdintasun'...
'dibertsifikazio' esateko ere balekoak dira?
Eta 'ugaltze', 'aniztasunera jotze', 'aniztasuna lortze', 'askotariko(a)
egite', 'desberdintze'...
'Ugaldu', 'aniztasunera jo', 'aniztasuna lortu', 'askotariko egin',
'desberdindu'...
Lehengo adibidean, 'jokoaren dibertsifikazioa' ez bada zilegi, 'jokoaren
aniztasunera jotzea / jokoa bestelakotzea / jokoa desberdintzea...'?
Jon
________________________________
Nork: Agirre Garai, Jon
Bidaltze-data: asteazkena, 2008.eko abenduak 17 14:37
Nori: 'ItzuL'
Gaia: Dibertsifikatu Biol.
Jarduera bakarrean ekin beharrean, gehiagotan edo ahalik eta gehienetan
jarduteari, Biologian "dibertsifikatu" deritzo Hiztegi Batuaren arabera,
baina ez du jartzen beste eremuetan nola erabili behar den (beste
hiztegi sarrera batzuetan bai). Kontzeptu horrek ez du kopurua zehazten,
asko nahiz gutxi jardun dezakezu baina jarduera ezberdin askotan. Horri
"ugaldu" esan dakioke? Hau da, galdera zuzena: 'dibertsifikazio',
'dibertsifikatu' eta 'dibertsitate' Biologiarako badira, beste eremuetan
nola dira?
Adibidez, jokoan diharduenak beti bingoan jokatu beharrean, bingoan,
kasinoan, makinetan, loterian eta apustuetan jokatzea.
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago