[itzul] ER: Democracia representativa
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
As, Ots 5, 15:57:07, CET 2008
Ez dago gaizki <<ordezkaritza( bide)zko demokrazia>>. Ongi eratua eta
ulergarria iruditzen zait.
Ez dakit, baina, <<democracia semi-representativa>> emateko orduan
baliagarria izango litzatekeen(ez da termino asmatua; adibidez,
Euskaltermen sarrera da. Eta Googlen nahi beste daude: <<Pure
representative government and semirepresentative government>>, adibidez).
"representative" bada aski nazioartekoa:
fr: démocratie représentative
da: repræsentativt demokrati
de: repräsentative Demokratie
en: representative democracy
es: democracia representativa
it: democrazia rappresentativa
nl: representratieve democratie
sv: representativ demokrati
Euskaraz ere ez da arrotza. Orotariko Euskal Hiztegian, "errepresentatu,
errepresentatze, errepresentazio" sarreretan ikus daiteke Leizarraga,
Landuchius, Beriain, Pouvreau, Tartas, Materre, Kardaberaz, Larregi,
Jauretxe, Otsoa de Arinek eta beste batzuek erabili zutela aditz hori
edo aditz-izen hori.
Gaur egun ere, forma ez zaigu arrotza, <<arte errepresentatiboa, arte
ez-errepresentatiboa>> eta antzeko batzuetan.
Politika edo zuzenbide alorrean ere erabiltzen da:
EHUko Zuzenbide Konstituzionala I irakasgaiaren programan, adibidez, 14.
ikasgaian, <<demokrazia errepresentatiboa>> aipatzen da. EHUko Baleren
Bakaikoak eta Enekoitz Etxezarreta irakasleek "GIZARTE-EKONOMIA
DEMOKRAZIAREN KRISIAREN AURREAN: GIZARTE-BERRIKUNTZAREN PARADIGMA"
lanean, <<Demokrazia errepresentatiboa>> idatzi dute.
Klasikoak sailean:
- Alexis Tocquevilleren "Amerikako Demokrazia" obran, <<konstituzioan
aurkitzen diren neurriak, sistema errepresentatiboa, bi ganbaren sistema>>.
- Ortega y Gasset-en "Masen Errebolta" obran, <<arbuiatzen zuen
zientzia enpiriko naturala eta demokrazia errepresentatiboa, biak>>
Jakin aldizkarian, Uztaro aldizkarian, Berrian, Garan, Euskomedian,
Argian... hainbat aldiz agertzen da "demokrazia errepresentatiboa".
Bestalde, Hiztegi Batuak <<errepresentatu* e. antzeztu, irudikatu,
ordezkatu; adierazi, etab.>> esaten badu ere, ez da inola ere pentsatu
behar horregatik "errepresentatibo" edo beste eratorriren bat debekatzen
denik.
Beno, ni ez naiz zientzia politikoen hizkeran aditua, baina, beste inork
proposatu ez duenez, esan nahi dut ez litzaidakeela inolako astakeria
irudituko mailegatu eta "demokrazia errepresentatibo" itzuliko balitz.
Alfontso Mujika
Diez de Ultzurrun(e)k dio:
> Eperrak engainagarri omen diren bezala, demokraziak ere ordezkagarri izan litezke (nik ez dut esango ordezkabera edo ordezkabehar direnik, hori Patziku --Galizian sortu-- batek esan zuen bai eta aurrera eraman ere).
>
> Pedro
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
> Bidaltze-data: martes, 05 de febrero de 2008 11:40
> Nori: ItzuL
> Gaia: [itzul] ER: Democracia representativa
>
> Aupa, Koldo, aspaldiko.
>
> Bururatuko zitzaian, beharbada, baina, bide beretik, "ordezkaritza( bide)zko
> demokrazia"?
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Koldo Biguri
> Bidalia: asteartea, 2008.eko otsailak 5 11:29
> Nora: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: [itzul] Democracia representativa
>
>
> Kaixo:
>
> Hiztegi desberdinetan begiratuta, DEMOCRACIA REPRESENTATIVA bi modu
> desberdinetara ageri zaigu (nola ez!): "demokrazia ordezkatzailea" eta
> "ordezkaritza-demokrazia". Niri, egia esanda, ez zait gustatzen ez bata eta
> ez bestea. -TZAILE atzizkiarekin, "representadora" emango luke, nire ustez.
> Eta bestea trinkoegia eta ulergaitza egiten zait; nahiago nuke "ordezkari
> bidezko demokrazia" edo holako zerbait, baina ez dakit...
>
> Zer uste duzue zuek?
>
> Koldo Biguri
>
>
> ---------------------------------
>
> ¿Con Mascota por primera vez? - Sé un mejor Amigo
> Entra en Yahoo! Respuestas.
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago