[itzul] ER: ER: Democracia representativa

Arrizabalaga, Bakartxo bakartxo.arrizabalaga a bildua parlam.euskadi.net
As, Ots 5, 17:28:29, CET 2008


"corpus zabal baten aurrean eztabaidatzekoa litzateke..."
Hortik iruditzen zait heldu beharko geniokeela, zeren erraz asko esan ohi baita ez dugula hitzez hitz itzuli behar, baina azkenean hizka gabiltza, erdarazko diskurtsoak hitzez hitz deskodetu eta euskarazko hitzez edo birkodetzen, eta hala jokatuz gero errazena beti da gaztelaniazko diskurtsoari jarraitu eta parez pare uztea dena...ezpada errazago zuzenean gaztelaniaz aritzea.
Ezin dugu jokatu orain hitz baten arazoa konpondu eta gero, hitz horretarako mailegua onartu genuenez, hurrengorako ere bai, ez eta hitzen esanahiak mugagabe hedatu. Erdarazko mezuak euskaraz emateko ditugun baliabideak aztertuz behar genuke faltan duguna hartu edo sortu, baina ez jadanik baduguna alde batera utzi, erdarazko diskurtsoa hitzez hitz jarraitzeko aukera ematen ez digulako. 
Bakartxo

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidaltze-data: martes, 05 de febrero de 2008 17:10
Nori: alfon a bildua elhuyar.com; ItzuL
Gaia: [itzul] ER: ER: Democracia representativa

Betiko auzian gaude, eta onartzen ditut arrazoiok, oro har, baina "kontzertu
ekonomiko", "euskara zientifiko" eta halakoen tankera hartzen diot nik
horri, non izenondoak erdararen bitartez baino ez baitira deskodetzen
"ekonomia-itun" eta "zientzia-euskara" txukunago eta, horratx, argiagoen
zentzuan.

Prest nago onartzeko lauso samarra izan daitekeela muga (eta batzuk
maileguaren bidetik eman beharrekoak direla), baina, hor bederen,
"representatibo (=adierazgarri)" zentzu balioespenezkoan errazago irents
nezakemailegua, irenstekotan ("adierazgarri" ez bagenu), eta ez "por
representación" zentzu erlaziozkoan.

Horrekin loturik, "representa-" hitz-paradigma guztiari eragingo lioke
horrek, ezta?: "errepresentatu", "errepresentazio"... Eta berdin politikan
zein antzerkian nahiz psikologian, hizkuntzalaritzan edo filosofian,
noski... Alegia, erdarazko "representa-" den oro "errepresenta-" egin
euskaraz (eta inguruko joskera, berriz, ez dagoelako hain peto kalkatzerik,
ze bestela...)...

Ala uharte bat litzateke "errepresentatibo" mailegu hori esanahi-familia
bestelako hitz ez (hain gordin) mailegatuen artean ("ordezkatu/ri(tza)...").

Joskera-arazoak (itzulpen literakerako!) edozein terminologiarekin izango
dira, baina jarriko nituzke nik ere batzuk "errepresentatibo"k konponduko ez
lituzkeenak. Nik neureari eutsiko diot, beraz, oraingoz, handikap eta guzti:

gobernu erdizka ordezkaritzazkoa

demokrazia huts-hutsik ordezkaritzazkoa

Jakina, "gobernu errepresentatibo purua" hobeto ulertzen *da*, erdaraz ondo
dakienaren kasuan. Besteak, berriz, ez dakit nola beharko lukeen bide
horretatik: "semierrepresentatiboa", "erdirrepresentatiboa"...?

Bide bakoitzak bere zerak ditu, baina txakur-amets egitea da pentsatzea
mailegu gordinak abantaila guztiak ekarriko dizkigula. Edo beste bidea
aldezten dugunok garbizalekeria hutsez ari garenik, edo estukeriaz eta
nazioarte guztiaren kontra.

Hala ere, bertsolariak zioen moduan, "gai horrek badu mamirik", eta patxadaz
eta (testu-) corpus zabal baten aurrean eztabaidatzekoa litzateke, auzi
nagusietarikoa baitugu (terminologiaren eta fraseologiaren inguruan, ze
sakonagorik eta oinarrizkoagorik ere ez dugu falta).

Kontua zeharo argitzen eta adosten ez dugun bitartean, hor nire iritzia.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Alfontso Mujika
Bidalia: asteartea, 2008.eko otsailak 5 15:57
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ER: Democracia representativa


Ez dago gaizki <<ordezkaritza( bide)zko demokrazia>>. Ongi eratua eta
ulergarria iruditzen zait.

Ez dakit, baina, <<democracia semi-representativa>> emateko orduan
baliagarria izango litzatekeen(ez da termino asmatua; adibidez,
Euskaltermen sarrera da. Eta Googlen nahi beste daude:  <<Pure
representative government and semirepresentative government>>, adibidez).

"representative" bada aski nazioartekoa:

fr: démocratie représentative

da: repræsentativt demokrati

de: repräsentative Demokratie

en: representative democracy

es: democracia representativa

it: democrazia rappresentativa

nl: representratieve democratie

sv: representativ demokrati

Euskaraz ere ez da arrotza. Orotariko Euskal Hiztegian, "errepresentatu,
errepresentatze, errepresentazio" sarreretan ikus daiteke Leizarraga,
Landuchius, Beriain, Pouvreau, Tartas, Materre, Kardaberaz, Larregi,
Jauretxe, Otsoa de Arinek eta beste batzuek erabili zutela aditz hori
edo aditz-izen hori.

Gaur egun ere, forma ez zaigu arrotza, <<arte errepresentatiboa, arte
ez-errepresentatiboa>> eta antzeko batzuetan.

Politika edo zuzenbide alorrean ere erabiltzen da:

EHUko Zuzenbide Konstituzionala I irakasgaiaren programan, adibidez, 14.
ikasgaian, <<demokrazia errepresentatiboa>> aipatzen da. EHUko Baleren
Bakaikoak eta Enekoitz Etxezarreta irakasleek  "GIZARTE-EKONOMIA
DEMOKRAZIAREN KRISIAREN AURREAN: GIZARTE-BERRIKUNTZAREN PARADIGMA"
lanean, <<Demokrazia errepresentatiboa>> idatzi dute.

Klasikoak sailean:
	- Alexis Tocquevilleren "Amerikako Demokrazia" obran, <<konstituzioan
aurkitzen diren neurriak, sistema errepresentatiboa, bi ganbaren sistema>>.
	- Ortega y Gasset-en "Masen Errebolta" obran, <<arbuiatzen zuen
zientzia enpiriko naturala eta demokrazia errepresentatiboa, biak>>

Jakin aldizkarian, Uztaro aldizkarian, Berrian, Garan, Euskomedian,
Argian... hainbat aldiz agertzen da "demokrazia errepresentatiboa".

Bestalde, Hiztegi Batuak <<errepresentatu* e. antzeztu, irudikatu,
ordezkatu; adierazi, etab.>> esaten badu ere, ez da inola ere pentsatu
behar horregatik "errepresentatibo" edo beste eratorriren bat debekatzen
denik.

Beno, ni ez naiz zientzia politikoen hizkeran aditua, baina, beste inork
proposatu ez duenez, esan nahi dut ez litzaidakeela inolako astakeria
irudituko mailegatu eta "demokrazia errepresentatibo" itzuliko balitz.

Alfontso Mujika




Diez de Ultzurrun(e)k dio:
> Eperrak engainagarri omen diren bezala, demokraziak ere ordezkagarri izan
litezke (nik ez dut esango ordezkabera edo ordezkabehar direnik, hori
Patziku --Galizian sortu-- batek esan zuen bai eta aurrera eraman ere).
>
> Pedro
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Juan Garzia Garmendia
> Bidaltze-data: martes, 05 de febrero de 2008 11:40
> Nori: ItzuL
> Gaia: [itzul] ER: Democracia representativa
>
> Aupa, Koldo, aspaldiko.
>
> Bururatuko zitzaian, beharbada, baina, bide beretik, "ordezkaritza(
bide)zko
> demokrazia"?
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Koldo Biguri
> Bidalia: asteartea, 2008.eko otsailak 5 11:29
> Nora: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: [itzul] Democracia representativa
>
>
> Kaixo:
>
>   Hiztegi desberdinetan begiratuta, DEMOCRACIA REPRESENTATIVA bi modu
> desberdinetara ageri zaigu (nola ez!): "demokrazia ordezkatzailea" eta
> "ordezkaritza-demokrazia". Niri, egia esanda, ez zait gustatzen ez bata
eta
> ez bestea. -TZAILE atzizkiarekin, "representadora" emango luke, nire
ustez.
> Eta bestea trinkoegia eta ulergaitza egiten zait; nahiago nuke "ordezkari
> bidezko demokrazia" edo holako zerbait, baina ez dakit...
>
>   Zer uste duzue zuek?
>
>   Koldo Biguri
>
>
> ---------------------------------
>
> ¿Con Mascota por primera vez? - Sé un mejor Amigo
> Entra en Yahoo! Respuestas.
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago