[itzul] Laguntza

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Ots 7, 16:12:36, CET 2008


	Aipatzen dituzun jakiak ez ditut sekula entzun, eta, beraz, balio
gutxi daukate nire proposamenek, baina beharbada ideiaren bat ernearaziko
diote baten bati.


1) Fritada de la barca - 1/2 fritada a la barca

	Zelan da <<de la barca>> edo <<a la barca>>?

	Ez daukat oso garbi euskaraz zelan esan daitekeen <<fritada>>.
Hiztegi batean <<koipatsu>> aurkitu dut. Hitza ezagun egiten zait, eta ondo
egokitzen dela dirudi (Orotariko Euskal Hiztegia > koipatsu: Pringada de
pan. Fritada. El tocino derretido con pan.), baina zaharkitu-usaina hartzen
diot.
	Beste aukera bat <<zartagineko>> litzateke. Hala esaten zaio
(egiatan <<sarteneko>> esaten zaio) txorizo, urdai, odoloste eta arrautza
frijituekin osatutako platerari. Baina ez dakit oso ondo ematen duen
<<txalupako zartaginekoa>> edo horrelako zerbait esateak.

   
2) Cornalitos con patatas fritas
   Cornalitoak patata frijituekin

	Nahi baduzu, "cornalito" letra etzanez (italikoz) jar dezakezu.

3) Palmitos
   Palmitoak
   
4) Asado de tira
   Saiheski-tira errea


Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago