[itzul] Huelga eta greba
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Ots 19, 07:54:39, CET 2008
> Txartzat emango zenukete titular hau? "Huelgak eragin handia izan du
> Debagoienean"
«Opor-otsa dok txaide zabalan,/ -ukabil sendo, soñanzki urdiñ-» zioen
Estepan Urkiagak, «Langille eraildu bati» poeman. Sarasolak ere jasotzen
du, bigarren adieran: «2. 1918 (G. er.) Lanuztea. OPOR EGIN. Lanera edo
eskolara huts egin. Gaur Josebak opor egin du.»
Egun, bakaziñuekin daukagu berdinduta, baina...
Bai, badakit, «Opor egunak eragin handia izan du Debagoienean» ez zen
ber gauza izango. Ez eguna, ez esaldia :-)
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago