[itzul] Huelga eta greba
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Ots 19, 12:40:27, CET 2008
Goienkarian testua batuaz badago -esaldia behintzat badago-, nire iritzia da, "huelga" ez dagoela ondo erabilita. Baina euskalkian balego, edo azpieuskalkian edo euskalki aldaeran, orduan batuaz onartuta ez dauden bestelako hitzak erabiltzea egokia litzateke, delako hizkuntza aldaeran erabiliak badira.
Bestea tranpa da.
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Iban Arantzabal
Enviado el: lunes, 18 de febrero de 2008 19:05
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Huelga eta greba
Gaztelerazko "huelga"tik hartuta erabiltzen dut nik "huelga".
Frantsesez, berriz, "grève" erabiltzen dute eta hortik "greba". Bai,
lanuztea ere agertzen da hiztegietan baina...
Txartzat emango zenukete titular hau? "Huelgak eragin handia izan du
Debagoienean"
Ondo legoke esatea, akaso, Debagoinean banatzen den Goienkaria
aldizkariko titular bat dela.
Eskerrik asko.
Iban
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago