[itzul] Huelga eta greba

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Ots 21, 13:26:05, CET 2008


Neuk esana:
"Goienkarian testua batuaz badago -esaldia behintzat badago-, nire iritzia da, "huelga" ez dagoela ondo erabilita. Baina euskalkian balego, edo azpieuskalkian edo euskalki aldaeran, orduan batuaz onartuta ez dauden bestelako hitzak erabiltzea egokia litzateke, delako hizkuntza aldaeran erabiliak badira."

Hori baldintza bat da, kasu honetan betetzen ez dena. Izan be, "*huelga" ez dut aurkitu hiztegietan, Labayru Hiztegia (Bizkaiera eta batua (b)uztartuta) hiztegian ere ez. Beste hauek dagoz: greba, opor, lan-ixte eta lanuzte/lan-uzte. 'Greba' hitzak ez dauka markarik, beraz bizkaieraz erabiltzeko ere bada. 'Opor' berbak "(arr.)" marka dauka: arraroa. Hain zuzen, testuinguru berezietan erabiltzekoa, adibidez, "Langileek opor egin dute euren eskubideak aldezteko", baina ez "Oporrak kalte handia egiten dio ekonomiari", anbiguoa da eta.

Beste alde batetik, erratuta zaude, Iban, askatasun osoz erratuta, kontua ez baita bata gaztelaniazko "huelga"tik eta bestea frantsesezko "grève"tik har daitezkeela. Euskaraz "greba" hitza badago, etimologia eta jatorri bat duena (asko axola ez badu ere), frantsesetik hartu gabe (hartuta baitago), baina euskaraz "*huelga" hitza ez dago. Ez dago aukeran. Euskal hitza gaztelaniazko "torpedo"tik edo frantsesezko "torpille"tik eratorri, aukeran ez dagoen bezala, euskaraz "torpedo" baita, ez "*torpila", edota: es "peritaje", fr "expertise", eu "peritutza", baina ez "*espertutza"; es "fábrica", fr "usine", eu "fabrika", baina ez "*usina"; es "adjudicar", fr "adjuger", eu "adjudikatu", baina ez "*adjujatu"; es "adobe", fr "pisé", eu "adobe", baina ez "*pizatu"... Nahiz eta erabilera zaindu gabean, beharbada, (jatorria gorabehera) euskarazkoak ez diren hitzak erabili, baina "*bueno" eta "*bon" ere erabiltzen ditugu eta ez dira euskal hitzak. Hizkuntza aldatzen dugu horiek erabiltzen ditugunean: ez ditugu euskaraz esaten, euskarazko esaldian erdaraz baizik. Horrelako hizkuntza-jauzi bat-batekoak oso ohikoak dira hizkuntza handi baten mendeko presiopean dauden hizkuntza gutxituetako hiztunengan. Konturatu gaitezen, beraz, zertaz ari garen.

Hiztunok ez dugu aukeratzen. Euskaraz 'torpedo', 'peritutza', 'fabrika', 'adjudikatu', 'adobe'... eta 'greba' dira, euren jatorrizko sinonimoez gain. Hitz erabiliena edo nazioartean zabalen dabilena erregistro zaindurako hautatzea ez da hiztunaren lana. Gure kasuan, Euskaltzaindiak izan behar ditu kontuan irizpide horiek. Eta hiztunok, hark erabakitakoari men egin eta kito, ezinbestean (nahi beste kritikatuta, baina bete). Biak onartuta baleude, orduan bai, izango genuke aukera egiteko modua.

Kontuan izan dezagun euskaraz erabiltzen ditugun hitz batzuk ez direla euskal hitzak (jatorriak edo etimologiak ez du markatzen euskal hitza zein den); eta dirudienez, eta datuen arabera, "*huelga" da horietako bat.

Jon


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: martes, 19 de febrero de 2008 12:40
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Huelga eta greba


Bestea tranpa da.

Jon


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Iban Arantzabal
Enviado el: lunes, 18 de febrero de 2008 19:05
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Huelga eta greba

Gaztelerazko "huelga"tik hartuta erabiltzen dut nik "huelga".  
Frantsesez, berriz, "grève" erabiltzen dute eta hortik "greba". Bai,  
lanuztea ere agertzen da hiztegietan baina...

Txartzat emango zenukete titular hau? "Huelgak eragin handia izan du  
Debagoienean"

Ondo legoke esatea, akaso, Debagoinean banatzen den Goienkaria  
aldizkariko titular bat dela.

Eskerrik asko.

Iban



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago