[itzul] "Speech tecnologies"

Igor Odriozola odriozola a bildua euskalerria.org
Ost, Ots 20, 09:39:39, CET 2008


      Egun on, denoi:
 Nola emango zenukete, euskaraz, "speech tecnologies" (hau
da, ahotsarekin eta  esandakoarekin lotutako teknologiak;
esaterako, speech recognition edo hizketa  ezagutzea -hala
dakar Euskaltermek- edo, kontrakoa, speech synthesis edo 
hizketaren/ahotsaren sintesia -Euskalterm-)? "Speech" hitza,
alor honetan,  "hizketa" edo "ahots" gisa ageri da
Euskaltermen, eta, hortaz, zalantza sortu  zait "speech
tecnologies" itzultzean; izan ere,  EHUko HAP (Hizkuntzaren
Azterketa eta Prozesamendua) masterrean  "mintzamenaren
teknologiak" hautatu dute. Egokia da termino hori? Ala, 
Euskaltermeko hariari jarraituz, "hizketa-teknologiak" (edo
"hizketaren  teknologiak"), "ahots-teknologiak" (edo
"ahotsaren teknologiak") edo besteren  bat iruditzen zaizue
egokiagoa?
 Eskerrik asko aldez aurretik,
 Igor Odriozola Sustaeta
   


      Igor Odriozola Sustaeta
   



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago