[itzul] "Speech tecnologies"

Igor Odriozola odriozola a bildua euskalerria.org
Ost, Ots 20, 12:10:09, CET 2008


    Bai, horixe da kontua. "Hizketa" edo "mintzamena"
terminoak zehatzagoak  izan daitezke, alor honetan behinik
behin, "ahots" baino, baina, Elhuyarreko  Antton Gurrutxagak
aditzera eman didanez, Eusko Jaurlaritzaren "Aditu" web 
gunean "ahots-teknologia" ("ahotsa ezagutzea" eta
"ahots-sintesia") erabiltzen  dute. Bestalde, inguruko
hizkuntzetan ("speech-technology" erabiltzen da 
"voice-technology"ren ordez, "tecnologías del habla"
"tecnologías de voz"en  ordez, katalanek ere "parla" hautatu
dute). Hortaz, "hizketa-teknologiak"  termino egokia izan
liteke?

    
   >On 20/02/2008, at 9:39, Igor Odriozola wrote:
>>  Nola eman "speech tecnologies"

>
>
>"Mintzamenaren teknologiak" eta "hizketaren  teknologiak"
>baliokide   eta baliagarri iruditzen zizkit. Aitzitik, uste
>dut "ahots-  teknologiak" beste gai bati dagokiola, ahotsa
>laringeko hariak   dardaratzean sortutako hotsa bait da.
>Hitzegiteko ahotsa erabiltzen   dugu.
>
>
>Eneko Gotzon.
>enekogotzon a bildua gmail.com
>
>
>

 


      Igor Odriozola Sustaeta
   



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago