[itzul] Hiztegi Batua osorik ezin ikusi]
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Ots 20, 15:29:08, CET 2008
Beharbada bai, azken bertsioa jasotzen ari zara. Nik 2008ko urtarrilaren
2an saretik hartu nuen bertsioa daukat. Beldur naiz ez ote diren ari
azken orduko "aldaketatxoak" sartzen (sarrerak kentzen, kasu honetan).
Izan ere, Euskaltzaindiaren web gunean begiratzen baduzu
(http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/), ikusiko duzu orain
<Bigarren itzuliko A, B, C, D eta E letrak txertatuta. 2008-02-18> ageri
dela, data aldatuta alegia. Egiaztatuko dut. Ea biharko datu gehiago
lortzen dudan.
Alfontso
jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k dio:
> Horrek esan nahi du nire ordenagailuak ez duela azken bertsioa jasotzen. Niri bakarrik gertatzen zait? Zein iratxo akabatu beharko nuke hori ez gertatzeko?
>
> Jon
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Alfontso Mujika
> Enviado el: miércoles, 20 de febrero de 2008 14:42
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Hiztegi Batua osorik ezin ikusi
>
> Hauek ageri dira Hiztegi Batuan (nik dudan bertsioan, behintzat):
>
> enpresa
> enpresaburu
> enpresari iz.
> enpresarial
>
>
> Alfontso
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
> ----------------------------
>
> jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k dio:
>> Barkatu. Oker nago, antza. Ez ditu onartu. Ez dakit nondik atera dudan hori.
>>
>> Jon Agirre
>>
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
>> Enviado el: miércoles, 20 de febrero de 2008 14:30
>> Para: itzul a bildua postaria.com
>> Asunto: [itzul] Hiztegi Batua osorik ezin ikusi
>>
>> Euskaltzaindiak 'enpresa' eta 'enpresaburu' onartu zituen, eta oraintsu
>> 'enpresarial' eta 'enpresario' ere ontzat eman dituelakoan nago, baina
>> nik ezin ditut azken bi hauek ikusi. Ikusi nituen atera zirenean, baina
>> orain lehenengo biak baino ez dira ageri. Zergatik ote da? "Freskatu"
>> eman arren, ez dira ageri. Zer egin?
>>
>>
>>
>> Jon Agirre
>>
>>
>>
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago