[itzul] Hiztegi Batua osorik ezin ikusi]
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Or, Ots 22, 09:42:45, CET 2008
Hona datuak:
2008ko urtarrilaren 2tik 2008ko otsailaren 18ra, aldaketa batzuk izan
dira Hiztegi Batuan. Pentsatu behar dugu horrelakoak gertatzea ez dela
arraroa, oharrak eztabaidatu eta erabaki ahala sartzen baitituzte.
Aldaketa horiek sarrera berriak, azpisarrera berriak, adiera berriak,
adibide berriak, lehen agertzen ez ziren kategoria-markak eta bestelako
markak izaten dira. Hiztegia emendatu egiten da, alegia.
Baina lehendik dauden sarrerak desagertzea ez da normala. Ez da normala
lehen bertsioan ageri ez ziren sarrerak bigarren bertsioan agertzea
baina hurrengoan (ez da, stricto sensu, hirugarren bertsioa, 2.1, 2.2,
2.3... bertsioetako bat baizik) desagertzea. Akatsak denok egiten
ditugu, baina horrelakoak jakinarazi egin behar dira, zoratuko ez
bagaituzte.
Izan ere, sarrera-dantza hori ikusita, zalantza egin dezakegu: zergatik
kendu dituzte? Lehen gaizki sartu zituztelako -lehen egindako akatsa-?
Ala orain egindako akatsa ote da horiek desagertzea?
"lehen-ez-nintzen-orain-banaiz-orainago-ez-naiz" horietako hiru ageri
dira urtarrileko bertsiotik otsaileko bertsiora (horietako bi dira
aurrekoan Jon Agirrek aipatu zituenak). Hirurak 2006an sartu zituzten
Hiztegi Batuan (148. araua: Hiztegi Batua: e - ezuste), eta kendu egin
dituzte orain:
1- <emakidatu>
(Hori "erori" egin da zerrendatik, baina <emakida iz. Admin. eta Zuz.>
eta <emakidadun izond. eta iz. Admin. eta Zuz.> sarrera berriak sartu
dituzte otsailaren 18an)
2- <enpresari>
3- <enpresarial>
Horiekin batera, beste batzuk ere desagertu dira, baina debekuak ziren:
<erabilkuntza* e. erabilera.>
<erazi*e. arazi.>
<erazle* e. arazle.>
<erdizkara* e.erdizka.>
<eroankizun* e. eroakizun.>
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Alfontso Mujika(e)k dio:
> Beharbada bai, azken bertsioa jasotzen ari zara. Nik 2008ko urtarrilaren
> 2an saretik hartu nuen bertsioa daukat. Beldur naiz ez ote diren ari
> azken orduko "aldaketatxoak" sartzen (sarrerak kentzen, kasu honetan).
> Izan ere, Euskaltzaindiaren web gunean begiratzen baduzu
> (http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/), ikusiko duzu orain
> <Bigarren itzuliko A, B, C, D eta E letrak txertatuta. 2008-02-18> ageri
> dela, data aldatuta alegia. Egiaztatuko dut. Ea biharko datu gehiago
> lortzen dudan.
>
> Alfontso
>
> jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k dio:
>> Horrek esan nahi du nire ordenagailuak ez duela azken bertsioa
>> jasotzen. Niri bakarrik gertatzen zait? Zein iratxo akabatu beharko
>> nuke hori ez gertatzeko?
>>
>> Jon
>>
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
>> nombre de Alfontso Mujika
>> Enviado el: miércoles, 20 de febrero de 2008 14:42
>> Para: ItzuL
>> Asunto: Re: [itzul] Hiztegi Batua osorik ezin ikusi
>>
>> Hauek ageri dira Hiztegi Batuan (nik dudan bertsioan, behintzat):
>>
>> enpresa
>> enpresaburu
>> enpresari iz.
>> enpresarial
>>
>>
>> Alfontso
>> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>> ----------------------------
>>
>> jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k dio:
>>> Barkatu. Oker nago, antza. Ez ditu onartu. Ez dakit nondik atera
>>> dudan hori.
>>>
>>> Jon Agirre
>>>
>>>
>>> -----Mensaje original-----
>>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
>>> nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
>>> Enviado el: miércoles, 20 de febrero de 2008 14:30
>>> Para: itzul a bildua postaria.com
>>> Asunto: [itzul] Hiztegi Batua osorik ezin ikusi
>>>
>>> Euskaltzaindiak 'enpresa' eta 'enpresaburu' onartu zituen, eta oraintsu
>>> 'enpresarial' eta 'enpresario' ere ontzat eman dituelakoan nago, baina
>>> nik ezin ditut azken bi hauek ikusi. Ikusi nituen atera zirenean, baina
>>> orain lehenengo biak baino ez dira ageri. Zergatik ote da? "Freskatu"
>>> eman arren, ez dira ageri. Zer egin?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago