[itzul] Zalantza data deklinatzerakoan

txema txema a bildua leteitzulpenak.e.telefonica.net
Ost, Ots 20, 18:23:10, CET 2008


Eta "estetikoagoa" egite aldera-edo, tarteki baterako parentesia eta
besterako kortxetea erabiltzekotan, zer da egokiagoa, parentesia
kortxetearen barruan edo kortxetea parentesiaren barruan? Edo berdin dio?
Edo ez da zilegi testuan horrela bereiztea?
[(e)a]n
([e]a)n

Inork kontu hori argitzerik badu, eskerrik asko aldez aurretik.

----- Original Message ----- 
From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, February 20, 2008 3:57 PM
Subject: Re: [itzul] Zalantza data deklinatzerakoan


XXXXXXXXaren XXXXn

Kakoak ez dira konponbide ona. Baina ipintzekotan, honela:

XXXXXXXXaren XX((e)a)n

Hobe goian esandako moduan, betetzerakoan bakoitzak bete dezan, hau da, gaur 
adibidez, honela:
  otsail      20a

Jon Agirre


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre 
de alberto a bildua gizer.net
Enviado el: miércoles, 20 de febrero de 2008 15:40
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Zalantza data deklinatzerakoan

Arratsalde on guztioi:

Gutun bat itzultzen ari naiz. Bertan, data era honetan agertzen da:

Hemos recibido su comunicación el día XX de XXXXXX.

Nire zalantza zera da: nola deklinatu egunei dagozkien ixen bukaera,
era honetan?

XXXXXXren XX(e)(a)n zure jakinarazpena jaso genuen

Kontuan izan behar dugu, hiru bukaera posible daudela:
martxoaren 25ean
apirilaren 2an
ekainaren 11n

Aldez aurretik, eskerrik asko 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago