[itzul] Mezuak editatu

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Ast, Ots 21, 10:00:25, CET 2008


Azken egunetan arazoak gertatu dira zerrendan, mezu batzuk trabatuta
geratu baitira. Zehazki, sistemak baztertu egin ditu bi edo hiru mezu,
zabor-mezuak zirelakoan. Uste dugu arrazoia hauxe izan dela: aurrez
zerrendara bidalitako mezuen erantzunak ziren, edo erantzunen
erantzunak, eta aurreko mezuak osorik zituzten atzetik erantsita,
buztan amaigabe baten itxuraz gainera.

Halakorik gerta ez dadin, eskatu nahi dizuegu lan amiņi bat har
dezazuela, mezu bati erantzuterakoan, edizio apur bat eginez: aurreko
mezutik behar ez den guztia ezabatu, eta utzi soil-soilik zuen
erantzunerako adierazgarri diren zatiak.

Zalantzarik izanez gero, ikus hemen argibideak:
http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/Azalpenak

Mila esker aurrez.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago