[itzul] "Hizketa(ren) teknologiak"?
Igor Odriozola
odriozola a bildua euskalerria.org
Ast, Ots 21, 10:09:22, CET 2008
Egun on, denoi:
Atzo, "speech technologies" terminoaren ordain egokia
eskatzeko idatzi nizuen. Jaso ditudan erantzunak kontuan
izanda (eskerrik asko, erantzun didazuenoi), "speech"-en
ordain gisa "hizketa" erabiltzea iruditzen zait egokiena,
"ahots" terminoak anbiguetateak sor baititzake eta nolabait
terminoa espezializatu beharra baitago teknologia-alor
horretarako (halaxe egin dute inguruko hizkuntzetan ere).
Bestalde, beste zalantza bat sortu zait nahiko gaiztoa
dena, Antton Gurrutxagak aipatu didan moduan: ez dakit zein
izan daitekeen egokiagoa, "hizketa-teknologiak" edo
"hizketaren teknologiak"; izan ere, lehenengoari ez diot
inolako arazorik ikusten, baina bigarrena naturalagoa
gertatzen zait (gaztelaniaren eraginez, beharbada). Mota
horretako terminoak egokiak dira, ala egokiagoa al da hitz
elkartua egiteko joera?
Eskerrik asko,
Igor Odriozola Sustaeta
Igor Odriozola Sustaeta
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago