[itzul] welga, greba, greva

mmorris mmorris a bildua euskalnet.net
Or, Ots 22, 09:58:02, CET 2008


Modu zatarrean esatean, horrekin esan nahi dut hitz arrotzak  
gainezka, uholdeka erabiltzea oso denbora laburrean. Ingelesaren  
kontua luzaroan bilakatu zen (filologia ingelesa ere estudiatu nuen  
unibertsitatean, beraz zertxobat dakit horri buruz). Tibeteran,  
bertako nahasketa oso bortitza omen zen hasiera-hasieran. Tibetarrek  
budismoa onartzean, sanskritoa eta Pali hizkuntzaren hitzak gainezka,  
uholdeka sartu omen ziren. Hala ere, azkenean, "naturaltasunaren bat"  
lortu zen baina, jakina, erlijioari esker, eta tibetera ez zegoen  
inoiz ere mehatxatuta (ez gaur bezala), India urrutiegi zegoelako.  
Sanskritodunak ez ziren Tibeten bizi eta ez zuten gobernatzen han.  
Jakina, hori ez da euskararen kasua. Gaur egun, erdararen -- edo  
erdaren --  tsunamia "kudeatzea" da kontua. Hizkuntz heriotzaren  
prozesuan, jatorrizko hitzak azkarregi desagertzen hasten dira,  
hizkuntza "glotofagoaren" hitzen mesedean.
Noski, "greba" ez da hain "natiboa", baina "huelga" ere ez.  
Behintzat, "greba" internazionalagoa da (gutxienez, portugesen,  
albanieran, turkiera, eta errumanieran agertzen da) eta gaztelaniaren  
uholdeari eusteko ahalegina da (Iparraldeko egoera bazterrean utziz).

Hegoaldeko arazoa zera da: gaztelania glotofagoari behar bezala aurre  
egitea, euskarak benetan iraun dezan. (Eta Iparraldean, frantsesa da  
hizkuntza glotofagoa, baina, zoritxarrez, han, prozesua nahikoa  
hasita omen dago). Erantzuna ez da, ez,  "euzkera garbija", ez eta  
euskañola ere. Hor dago "kudeatzearen" kontua. Noski, euskara  
zainduaz ari naiz, ez jende arruntaren erabileraz. Euskararen kasua  
oso berezia da, irauteko borroka egin behar du. Dena den,  
denborarekin, euskara zaindua eta jende arruntaren erabilera  
ezkonduko dira, inoizko normalizazioa delakoa lortzen denean.  
Bitartean, "eliteen" hizkera hiperzaindua eta "barbaroen" esfortzurik  
gabeko pidgina elkarren alboan egongo dira.

On 08-ots-22, at 08:22, Gotzon Egia wrote:

> Argitu dezadan, bazterrak gehiago ez nahastearren, «greba»  
> erabiliko nukeela beti albiste baten izenburua idatzeko, ez «huelga».
>
>> Hala ere, hizkuntzak modu zatarrean nahastea beti behe mailako  
>> kontua izaten da.
>
> Hizkuntzen soziologiak eta historiak ez du halakorik erakusten.  
> Aitzitik, «hizkuntzak modu zatarrean nahastetik» sortu dira egun  
> munduan nagusi diren hizkuntza batzuk; horien artean, ingelesa.
>
> Begiratu huts bat egin nahi duenak, hor du Wikipediaren artikulua,  
> History atala batik bat:
> http://en.wikipedia.org/wiki/English_language
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago