[itzul] Responsabilidad social de la empresa
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Ost, Ots 27, 09:43:38, CET 2008
Boladan dagoen terminoa (eta kontzeptua) da eta monografiko bat
argitaratu berri dugu gai horretaz. Azken egunetan izan den eztabaidaren
ondoren, bi aukera bururatzen zaizkit: soziala eta gizartearekikoa. Hau
da:
- Enpresaren erantzukizun soziala (Euskaltermen badago
aurrekari bat, baina psikologiaren esparruan)
- Enpresaren erantzukizuna gizartearekiko (egokia, baina zaila
deklinatzeko)
- Enpresak gizartearekin duen erantzukizuna
- Enpresaren gizartearekiko erantzukizuna
- Gizartearekiko enpresaren erantzukizuna
Ez dut eztabaida berriro ireki nahi, baina baten bat aholkua emango
balit, zinez eskertuko nioke.
Xabier Pascual Jimenez
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago