[itzul] escarcha

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ots 28, 15:39:09, CET 2008


> Nola esango zeniokete jakiak izozten direnean eta hotz-katea apurtzen
> denean agertzen den horri????

Uste dut Euskaltermek definizio eta ordain zehatzak ematen dituela:

[6/1] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Geologia, Astronomia | Meteorologia
Definizioa: Kristal itxurako jela multzoa, gehienetan ezkata, orratz, 
luma edo haizemailako erako formaz osatua. Hidrometeoro hau ihintzaren 
modu berean eratzen da, baina 0ºC-z azpiko tenperaturetan.
eu 	izotz zuri
es 	escarcha
fr 	gelée blanche
en 	hoar frost

[6/2] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Geologia, Astronomia | Meteorologia
Definizioa: Tanta txiki super-hoztuz eraturiko lainoa, aurkitzen dituen 
objektuetan antzigarra sortzen duena.
eu 	antzigar-laino
es 	niebla que produce escarcha
fr 	brouillard givrant
en 	rime fog

[6/3] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Geologia, Astronomia | Meteorologia
Definizioa: Azal leundu eta hoztu batean, atmosferako hezetasunaren 
sublimazioz izotz zuria era daitekeen tenperatura handiena.
eu 	izotz-puntu
es 	punto de escarcha
fr 	point de gelée blanche
en 	frost point

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago