[itzul] Nafarroako Gobernua

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Urt 16, 10:33:42, CET 2008


Gaur gauza bitxia gertatu zait. Nafarroako Gobernura deitu dut, telefonogune nagusira (848 427 000), eta hara, gutxi gorabehera, elkarrizketa:

-          ...

-          Bai, Nafarroako Gobernua?

-          No...

-          ...perdone, creo que he marcado el 8, 4, 8, 4, 2, 7, 0, 0, 0...

-          Sí, esto es el Gobierno de Navarra.

-          ...

 

Jota geratu naiz. Zalantzan. Ez ote dit ulertu eta onustez esan ote du Nafarroako Gobernua ez dela? Ala (pentsatzeak ere lotsatu egiten nau) ulertu egin dit eta Nafarroako Gobernua ez baizik eta Gobierno de Navarra dela esan nahi izan ote du? Nork eta telefonariak... ere bai.

 

Harrituta nago, ez dakit zer pentsatu. Hurrengo batean beste saio bat egin beharko dut, susmoa frogatzeko edo baztertzeko.

 

Jon

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago