[itzul] huevina
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Urt 24, 15:24:16, CET 2008
Oso egokia. Baina 'aitaorde', 'amaorde', 'arrebaorde', 'ahizpaorde'...
bezala 'arrautzaorde' egingo nuke (-ao-). Salbuespen bakarra aurkitu
dut, gehiegi bilatu barik: anaiorde, baina hiru bokal (-aia) daudelako
agian.
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Berasategi Zurutuza, Joxe M.
Enviado el: jueves, 24 de enero de 2008 14:23
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] huevina
Testu jasoetarako ondo ikusten dut <<arrautza pasteurizatua>>.
Baina izen arrunt modura gero eta gehiago erabiliko dela ikusten bada,
zer iruditzen zaizue <<arrautzorde>> (<<ileorde>>ren bidetik)?
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Enviado el: jueves, 24 de enero de 2008 10:36
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] huevina
Huevina multinazional ezagun baten produktua da. Arrautza pasteurizatua
izendapena darabilte, esaterako, Bilboko jaietako Ordenantzan:
http://www.bilbao.net/euskera/cultura_euskera/normativa/ordenanzas/eofb0
010.pdf
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago