[itzul] Ahistórico

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Al, Urt 28, 09:50:33, CET 2008


Badakit esan behar dudana Itzulisteko kideentzat jakina eta ezinago 
bistakoa dela, baina, erantzun honen jatorria den mezua ikusita, badaezpada:

DRAEn hitz bat ez agertzeak ez du esan nahi hitz hori existitzen ez 
denik, erabiltzen ez denik edo zuzena ez denik (beste hainbeste, 
euskararen kasuan, Hiztegi Batuan agertzen diren hitzei dagokienez). 
Ezinezkoa da, jakina, hiztunek erabiltzen dituzten hitz guztiak jasotzea 
hiztegi batek. Horregatik, gehien erabiltzen diren hitzak eta zaharrenak 
jaso ohi dituzte hiztegi orokorrek, eta maiztasun txikiagokoak 
(zientzia-teknologietako hitzak, gehienbat) eta berrienak falta ohi dira 
hiztegietan.

Adibidez, DRAEK ez du "telomerasa", "mileurista" eta beste hainbat 
jasotzen, baina inork ez du zalantzarik "telomerasa", "mileurista" eta 
gainerakoen existentziaz eta pertinentziaz. Beste hainbeste "ahistórico" 
hitzaz; aski da, horretaz ohartzeko, Googlen "ahistórico(s)" eta 
"ahistórica(s)" eskatzea.

Bidenabar, esanahiari dagokionez, "ahistoriko" adjektiboa erabiltzen da 
gertaera historikoak, tradizioa edo garapen historikoa kontuan hartzen 
ez dituena, historiari ez dagokiona edo historiarekin lotua ez dagoena 
kalifikatzeko.

Alfontso Mujika

Eneko Gotzon(e)k dio:
> 
> On 25/01/2008, at 12:06, Alfontso Mujika wrote:
> 
>> lasai mailegatu behar genuke "ahistoriko"... (en ahistorical, es 
>> ahistórico, fr ahistorique)...
> 
> DRAEk ez du jasotzen.
> 
> 
> Eneko Gotzon.
> enekogotzon a bildua gmail.com
> 
> 
> 
> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago