[itzul] FONDO EUROPEO PARA LA INTEGRACIÓN

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Urt 28, 18:41:21, CET 2008


> Arratsalde on. Eman al duzue inoiz honako hau eskaraz?
> Fondo Europeo para la Integración de Nacionales de Terceros Países.
> Gaztelaniaz informazio asko bilatu dut, baina euskaraz ez dut ezer 
> aurkitzen. Laguntzerik bai?

Eusko Jaurlaritzak euskaratutako 2004ko dokumentu batean («Konstituzio 
bat Europarentzat»), europar konstituzio proiektuaz ari dela, honela dio:

«Europar batasunean legez bizilekua duten hirugarren herrialdeetako 
herritarrak integratzeko lana ere errazagoa izango da aurrerantzean.»

Dokumentua hemen ikus dezakezu, PDF formatuan:
http://tinyurl.com/23s4rj

Hari horri tiraka, uste dut «hirugarren herrialdeetako herritarrak 
integratzeko europar funtsa» eman dezakezula. Zure esku lagatzen dut 
letra larrien kontua.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago