[itzul] Large Hadron Collider

agurrutxaga a bildua elhuyar.com agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ost, Uzt 2, 18:54:05, CEST 2008


Zientzia.net gunean, 'talkagailu' terminoa bi aldiz aurkitu dut:

Zientzia.net: Artikuluak - Indar kosmikoen batasuna  
<http://www.zientzia.net/artikonts.asp?Artik_kod=10961> (1)
...za berezi bat asmatu, eta protoi/antiprotoi zatiki-talkagailu bat  
eraiki behar izan zuten. Guzti horiengatik Carlo...

LEP berrian lehen bosoiak (Aldizkariko artikulua). Elhuyar Fundazioa,  
1996. Egileak: Elhuyar, Usurbil. Aldizkaria: Elhuyar Zientzia eta  
Teknika. (1)
...rdea, LEP2 (Large Electron Positron collider) izeneko talkagailuan  
W bosoi-bikoteak (W+ eta W-) ia industrialki sortu dituzte....

Termino horren arazoa da '-gailu' atzizkia eransteko behar genukeen  
'talkatu' aditza ez dela inondik ageri; hala ere, Hiztegi Batuan  
'puregailu' onartu da, eta 'puretu' ez da sarrera (Hiztegi Batuan  
'pure egin' azpisarrera dago!).

'Talkagailu' onartzera, 'Hadroi Talkagailu Handia' izan liteke 'Large  
Hadron Collider'-en euskarazko ordain egokia (toki batean den tresna  
jakin baten izen berezia dela jakinda).

Dena den, horrelakoak 'azeleragailu' dira generikoki, eta, esaterako,  
'LHC azeleragailu' erabili da Zientzia.net-en, behin baino gehiagotan.

www.zientzia.net/artikonts.asp?Artik_kod=13054
www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=13682
www.zientzianet.com/artikonts.asp?Artik_kod=1161
www.zientzianet.com/artikonts.asp?Artik_kod=13683

Beraz, 'collider'e-n ordaintzat 'talkagailu' eman litekeen ebatzi zain  
gaudela, 'LHC azeleragailu' izan daiteke irtenbide erosoa (eta, ikusi  
dugunez, dagoeneko erabilia).

Antton

Quoting Eneko Gotzon <enekogotzon a bildua gmail.com>:

>
> On Jul 1, 2008, at 10:15 PM, Joxe Mari Berasategi wrote:
>
>> Large Hadron Collider…
>
> Hadroi Talkailu Handi. Hadroi Zunkailu Handi.
>
> *(Harluxet entziklopediaren arabera, "zunka" lapurtarra = "kolpe").
>
> Eneko Gotzon Ares.
> Donostia.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago