[itzul] Marra Hiztegi Batuan
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Or, Uzt 11, 09:32:21, CEST 2008
Ni neu, batez ere administrazioan dihardudanez gero, zalantzaz beterik
nago. Erakunde ofizial arruntetan (Euskaltzaindia, lege aldetik, ze
erakunde mota da? Hark emandako arauak, zein mailatakoak dira, nor
behartzen dute, zelako lege indar dute?), bi arau elkarren aurkakoak badira
edo bata bestearekin kontraesanean badago, arau nagusiaren aurka doana,
zuzenbidearen arabera, nulua da erabat. Honako honi dagokionez, ze arau da
nagusi Euskaltzaindiaren araugintzan, marraren gainekoa ala Hiztegi Batua
bera? Inoiz edo behin hizkuntz kontuetan anarkia aldezten dudala
aurpegiratu didate; egia esan, akademia gurearen kontu batzuk ikusita, ez
dakit nor den anarkoagoa. Badakigu, jakin ere, zein den egoera
Euskaltzaindian eta Euskal Herrian, baina, zelan eslei diezaiokete arau
maila etengabe berritzen, eguneratzen eta aldatzen ari den hiztegi bati?
Abokatua izan barik ere, errazerrekurritu liteke jokabide horren kontra
gizarte mailan. EIZIEn inoiz edo behin antzeko kontutxo bat atera da:
erakunde ofizial batek edo haren menpeko programa batek —izenik ez dut
aipatuko— itzultzaile bat behartu dezake, Euskaltzaindiak marra aukeran
uzten duenean, marra era berezi batera erabiltzera edo bestela diru
ofiziala ukatu? Nik itaun egindako abokatuek ezetz diote, baina…
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago