[itzul] Marra Hiztegi Batuan
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Or, Uzt 11, 10:26:27, CEST 2008
Izenik aipatu ez arren, eta galdera erretorikoaren disimuluan bada ere,
bazirudik, Karlos, iradoki nahi duala EIMAk behartu egiten duela jendea,
dirulaguntza ukatzearen mehatxuz, marratxoaren erabilera jakin batera.
Mamuetatik baino, hobe kritikatu nahi den testutik abiatzea, ezta?, eta hara
jotzen duenak garbi ikusiko dik ez dela hala. Hemen hain zalantzagarri
ikusten den koherentzia hori baino ez dik eskatzen, eta tarteko bide bat
PROPOSATZEN ETA GOMENDATZEN, zeina, beharbada hiretzat tristeki, testugile
gehienek eskatzen baitzuten eta estimatzen baitute.
Bestalde, ni ere ez nauk aditua lege-kontuetan, baina, legitimazioz ari
bagara, balikek azken funtsean demokraziaz hautaturiko (eta jendearen
aurrean kontuen erantzukizuna duen) erakunde batek zer esana, alde
horretatik, Euskaltzaindia bezalako zer anbiguo horren aldean (izatez,
Elizaren antolaeraren eta alderdi komunista klasikoenaren tarteko egitura
baitu, inteligentsia autoizendatuaren kooptazio eta guzti).
Eta, hala ere, EIMAk bere gogoz gordetzen ditu Euskaltzaindiaren "legeak",
eta, haien laguntza nahiz trabarekin, ikasmaterialen hizkuntza estandarra
estandarizatuagotzen ahalegintzen duk. Besteak beste, anarkoek zein
kontrakulturalek egunen batean benetan izan dezaten kontra egiteko
erreferentzia garbi samarren bat.
Jakina, EIMAren helburu nagusia ez duk hori, ikasmaterialen bezeroei
produktu hobea eskaintzea baizik. Eta helburu nagusiak "ere" ez genitizkek
bistatik galdu behar, nik uste, gure arteko xextra askoz ere txikiagoetan
ari garenean ere, edo orduan bereziki.
Ongi izan.
2008/7/11 <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>:
>
>
> erakunde ofizial batek edo haren menpeko programa batek —izenik ez dut
> aipatuko— itzultzaile bat behartu dezake, Euskaltzaindiak marra aukeran
> uzten duenean, marra era berezi batera erabiltzera edo bestela diru
> ofiziala ukatu?
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago