[itzul] fundazio eta abarren izenak
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Uzt 23, 15:52:20, CEST 2008
Oso gai polita (polita, ogibide hau gustuko dugunontzat; bestela, gai
amorragarria esan behar nuke) atera da plazara: erakunde, instituzio eta
enpresen izenen itzulpen-irizpideak. Ziur nago itzultzaile gehienoi
behin baino gehiagotan atera zaigun gaia dela eta zalantzak behin baino
gehiagotan eragin dizkigula. Niri eta nire ingurukoei, behintzat, maiz
ateratzen zaigun kontua da, errekurrentea, eta, hezi samartuta badugu
ere, ezin esan nahierara gobernatzen dugunik, ez beti-beti berdin
jokatzen dugunik. Eta, nire ingurutik kanpo ere, askotan ikusi ditut
euskaratutako testuetan irizpide-aniztasuna edo -okerrago, askoz ere-
irizpiderik eza. Horren inguruko lantxo bat zirriborratzen hasia naiz,
besterik ez bada ere hor zehar erabiltzen ditudan/ditugun irizpideak
esplizitatzearren, eta garbi ikusi dut (nire ikuspegi hutsetik ari naiz,
inorekin eztabaidatu eta adostu gabeko iritzi hutsa ematen ari naiz),
ezinbestekoa dela azpisailak egitea. Ez da beti berdin jokatzen, eta
kontuan hartu behar izaten da nolako eta nongo erakundea den: alderdi
politikoa, erakunde publikoa, unibertsitatea, irabazte-asmorik gabeko
erakundea, enpresa pribatua, nazioarteko erakundea den ala ez...
Oro har, "fundazio eta abarrak" diren horiek irabazte-asmorik gabeko
erakundeen sailean sartuko genituzke: Colegio de Farmaceúticos, Médicos
sin Fronteras, Compañía de Jesus...
Horietan, irizpide gisa, aparte utzita erakunde horiek zer izendapen
duten erregistratuta, esango nuke irizpide orokorra izan litekeela
izendapena euskaratzea. Batzuetan, gainera, erakunde horiek berek hala
erabiltzen dituzte beren idazkietan, erregistratutako izena beste
hizkuntza batean badute ere. Adibidez, "Médicos sin Fronteras"
zalantzarik gabe euskaratuko dugu ("Greenpeace", alde horretatik,
salbuespenen zakuan sartzekoa litzateke). Beste aldera pasatuta, ni ez
naiz harritzen gaztelaniazko testu batean "la Fundación Elhuyar" ikusten
dudanean, gure izen ofiziala "Elhuyar Fundazioa" izan arren, edo "la
Universidad Vasca de Verano (UEU) ha presentado...".
Irizpide hori aldezten dute, adibidez, katalanek ere (Hizkuntza
Politikarako Zuzendaritza Nagusia). Nolanahi ere, salbuespen bat egin
behar litzateke: dena delako erakundeak esplizitatu balu izendapena
hizkuntza bakarrean nahi duela, baldin eta esplizitazio hori publikoa
eta ezaguna balitz, errespetatu egingo litzateke.
Siglei dagokienez (era horretako erakundeen sigleei buruz ari naiz, ez
edozein erakunderen siglari buruz), irizpide orokorra, nire iritziz,
siglak eta akronimoak ez itzultzea da, nahiz eta izendapena euskaratu.
Izan ere, itzultzailearen eginkizuna -kasu eta arlo horretan- ez da
siglak asmatzea (ez luke izan behar, behintzat).
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
mazkarate a bildua gipuzkoa.net(e)k dio:
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de emakunde.administracion5 a bildua ej-gv.es
> Enviado el: miércoles, 23 de julio de 2008 14:01
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] fundazio eta abarren izenak
>
>
> Normalean, siglak bere horretan uzten ditut eta siglen atzean dagoen izendapena, aldiz, euskaraz adierazi.
>
> ---
> Mikel Azkarate
> Gipuzkoako Foru Aldundia
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago