[itzul] codesarrollo
Mendiola Agirre, Aitzol (Educación)
aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es
As, Uzt 29, 07:53:24, CEST 2008
Zure azalpena irakurrita, Alfontso, ulertu behar dugu barra-barra dabilen "hezkidetza" ere ez duzula egoki jotzen, ezta?
Aitzol Mendiola
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Alfontso Mujika
Enviado el: astelehena, 2008.eko uztailak 28 15:33
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] codesarrollo
Kontzeptua ez dakit, baina kontzeptu hori adierazteko terminoa berri
samarra da, Sami Naïr filosofo frantsesak sortua duela 10 bat urte.
"co-développement" frantsesez, "codevelopment" ingelesez, "codesarrollo"
gaztelaniaz, "co-desenvolvimento" portugesez eta "cosviluppo" italieraz.
"lagundutako garapena" eta asma litekeen bete parafrasi batzuk ondo
daude; arazoa ezkutatzen dute, baina, estandarizatzen ez badira, ez dute
balio, ez baitugu jakingo benetan zeri buruz ari garen. Italieraz,
adibidez, "sviluppo comune" eta "sviluppo congiunto" erabili da nonbait,
antza, "cosviluppo" finkatu arte.
Euskaraz, horrelakoak, nekez eman ditzakegu "-kide" atzizkiaz
baliaturik, izen abstraktuak baitira eta ez egileak (ez dira "jabekide,
adinkide, baliokide..." sailekoak; ez dut uste "garakidetza" berehala
onartuko edo deskodetuko genukeenik).
Horrelakoak, orain arte, "baterako X" forman eman izan dira batzuetan:
"baterako ekintza, baterako sorkuntza, baterako kontu korronte...".
Hortik "baterako garapena" aterako litzateke.
Bada beste aukera bat: exoelkartea egitea. Beste aurrizki kultu
batzuekin egiten duguna ("elektrohigadura, infragorri, ultrasoinu,
ultralaster, ultramore, supereroale, superakabera, geoegonkor."..)
zergatik ez egin "ko-" aurrizkiarekin? "kogarapena".
Egia esateko, ez dakit zergatik ez dugun gehiagotan baliatzen aukera
hori bestelako aukerek gogobetetzen ez gaituztenean; ez dut uste
horretarako ezinik dagoenik, baina egia da oro har uzkur agertzen garela
exoelkarteak sortzeko (Elhuyarren bertan, adibidez, ez ginen ausartu
"kosorkuntza" proposatzen ingelesezko "cogeneration" terminoa
euskaratzeko duela 10 urte Ingurumen Hiztegi Entziklopedikoa egin
genuenean).
Alfontso
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Amaia Apalauza(e)k dio:
> Arratsalde on:
> Zenbaitek "lagundutako garapena" erabiltzen dutela ikusi dut Google-n, baina ez dakit egokia den edo besterik ezagutzen ote duzuen.
> Badaezpada ere, hona definizio bat: una forma de cooperación en la que los ciudadanos emigrantes sirven como vector de desarrollo de sus paÃses de origen (Wikipedia).
> Eskerrik asko,
> Amaia
>
>
> ______________________________________________
> Enviado desde Correo Yahoo! La bandeja de entrada más inteligente.
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago