[itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"

Inma Eguen eguen a bildua zaldibar.org
Ast, Eka 5, 18:06:54, CEST 2008


Gurean uztailean ospatzen dira herriko jaiak; jai horietako zein auzune guztietako jaietako egitarauak batu eta liburuxkatxo bat osatzen dugu etxez etxe banatzeko. Auzuneetako jai-egitaraua auzuneetako jendeak ekartzen du, normalean beti gaztelaniaz. Zorionez, auzune batekoak hasi dira euskara hutsean ekartzen, baina ez nago egitaraua dagoenetan sartzearen alde. Zergatik? Euskara jatorrean idatzita dagoelako, kalien egiten dogun moduen.

Zuek zer uste duzue zabal-zabal dabilen joera horretaz? beste barik onartu eta testua dagoenetan sartu beharko nuke jai-egitarauan? ala, auzune horretakoek inkisidorea naizela pentsatu arren, euskara estandarrean idaztea komeni da?

Ima Eguen
Zaldibarko Udala

Hona hemen egitaraua:
ZAPATUE, UZTAILAK 19
 

11:30 BAKILLAU ETA PAELLA TXAPELKETIE

14:00 LAPIKO AURKEZPENA, EPAILIEN ONERITZIXE TA SARI BANAKETIE. 

            JARRAIXEN BAZKARI HERRIKOIE.

16 :00  UME JOKUEK ETA TXOKOLATADIE

16 :30 MUS ETA BRISKA TXAPELKETIE

18 :30 ASTO PROBAK                   Sariak: 1ª 275¤  Txapela eta garaikurra        

            Satxibar,                                              2ª 240¤                                                  

Miguel Angel Agirre                        3ª 230¤

Artabeiti                                              4ª 220¤

                                                                 5ª 210¤

                                                                 6ª 200¤

21:00 AFARI HERRIKOIE

22:30 ERROMERIXIE “LOTXO” TALDIEN ESKUTIK

23:00 BOLO TXAPELKETIE

 

DOMEKIE, UZTAILAK 20
 

12:00 MEZA SANTUE, AUZUNAKO DIFUNTO DANAN OMENEZ. 18:00 UMIENDAKO JOKUEK

13:00 OMENALDIXE AUZUNAKO PERTSONA NAUSIXEI ALBOKA ETA TXALAPARTAZ ANIMATUTA. “ANER, MAIDER ETA IBON.

 

18:00 ASTO PROBAK.        

          BITTORIO ZELAIA

          GOIZEDER JATETXEA.

          MAIORA ELKARTEA.

 

ETA OTZARAREN ZOZKETA.

 

21:30 ARGAZKI PROIEKZIOA.

22:00 JAIXEI AMAIERIE EMOTEKO TRAKIE




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago