[itzul] Transkribaketak
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Eka 18, 13:29:48, CEST 2008
Ahozkoa/Idatzia eta Euskalkia/Batua aldagaiak gurutzatuta lau aukera ditugu:
AHOZKO EUSKALKIA Euskalki idatzia
Ahozko batua BATU IDATZIA
Askorentzat, ostera, letra larriz jarri ditudanak baino ez dira existitzen. (Zergatik gertatzen den hori, alfabetatze/hezkuntza prozesuaren gabeziez eta bestez hitzaldi bat egin nuen 2001eko udazkenean Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldi batzuetan. Ez dakit inon argitaratu den). Kontua da oso larria dela gaur egun egiten den transposizio bikoitza: ahozkotik idatzira (baina hizkuntza aldaera mantenduz) edota euskalkitik batura (baina ahozko edo idatzizko erregistroa mantenduz)pasatu beharrean, bi urratsak batean sartu eta ahozko euskalkitik batu idatzira pasatzen baino ez dakigula baitirudi, edota bestela transkripzio ia-ia fonetikoa egitera mugatzen gara, ahozkoa bere hartan idatziz alegia. Eta hori ez da zuzena. Hori okerra da, eta oker handia.
Ahozko euskara batua (cf. Euskaltzaindiaren 87. araua) eta euskalki estandar idatzia (cf. Euskaltzaindiaren 137. araua) erreibindikatzen ditut. Are azpieuskalki idatzia ere, ahozko azpieuskalkiaren transkripzio egokia egiteko (baina euskaki edo azpieuskalki idatzi horiek ez daukate zerikusirik fonetismoarekin, ez transkripzio fonetikoekin, ez ahozko hizkeraren ezaugarriekin, ez ixa-keriekin, ez...: alegia, 'mendia' horrela idazten dela nahiz eta ahoz -ixa, -ija, -ije -iya, -ie, -ii edo beste zerbait ahoskatu). Euskalkiaren (edo azpieuskalkiaren) ezaugarriak ez ditugu nahastu behar ahozko hizkeraren ezaugarriekin, ezta ingurune jakin bateko ahozko hizkeraren ezaugarriekin ere. Askok uste dute "mendixa" idaztea dela euren euskalkiaren ezaugarri nagusia, eta, izatekotan, ahozko hizkerarena da ez euskalki idatziarena.
Beste gauza bat da ahoskera bera denean garrantzitsuena edo transmititu nahi dena, mezua barik. Orduan metahizkuntzaz ari gara, ez hizkuntza idatziaz. Beraz, bereiz ditzagun transkripzio fonetikoak eta ahozkotik idatzirako transkripzio arruntak, eta, jakina, euskalkitik batura aldatzea, hiru gauza guztiz ezberdin baitira.
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: miércoles, 18 de junio de 2008 12:23
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Transkribaketak
Ahozko hizkera hizkera idatzira pasatu nahi duzue eta horixe da egin behar dena. Hizkuntza aldaera (euskalkia, batua...) ez da aldatu behar.
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de garbiñe
Enviado el: miércoles, 18 de junio de 2008 12:02
Para: itzul a bildua postaria. com (E-mail)
Asunto: [itzul] Transkribaketak
Egun on,
Orain gutxi ibili da itzul-en Zaldibarko ez dakit ze auzoko festa-egitaraua
bertako hizkeran jaso ala ez.
Antzeko gaiarekin nator.
Kontua da, irrati batean hizketan aritutako pertsona baten transkribaketak
idatziz jaso nahi ditugula. Euskara bikaina du, baina gure zalantza da hori
transkribatzerakoan batuaz jarri behar dugun ala ez.
Herriko jaietako aldizkarian ateratzeko artikulua da.
Eskerrik asko
Garbiñe
Ordiziako Udala
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago