[itzul] actividades deportivo-culturales
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Eka 26, 09:17:27, CEST 2008
Ez dut ondo ulertu "kabitze" horrena.
"kirol/kultura jarduera", barra etzanaz, ez zait egokiena iruditzen,
barrak "bata ala bestea" esanahia eransten baitio, nire ustez (ON/OFF,
125/220, AC/DC...) edo ratioarena bestela (ikasle/irakasle proportzioa...).
"kirol- eta kultura-jarduerak" jarriko nuke ("kabituko" balitz)
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
martin-rezola a bildua ej-gv.es(e)k dio:
> Dekretu batean agertzen da horren definizioa:
>
> «Actividades deportivo-culturales. Son aquellas actividades de carácter cultural relacionadas con la historia y desarrollo de los deportes, el movimiento olímpico o cualquier otra actividad relacionada [sic] con el deporte escolar.»
>
> Ezkerraldetik, "kirol/kultura jarduera" kabitzen zaizkit; eskuinaldetik "jarduera kulturala" ere bai. Baina dena batera termino bakar batean ez dakit nola eman. Eta "deportibo-kulturala" jartzea ere...
>
> Eskerrik asko.
>
> Martin Rezola
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago