[itzul] Esan osteko eta aldi bereko interpretazio ikastaroa - Aurreinskripzioa

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Al, Eka 30, 10:35:51, CEST 2008


Helburua

Interpretazio lanbiderako prestatzeko beharra dutenei begira eratzen den
ikastaro honekin horixe da lortu nahi dena: teknika horietan trebatzeko
aukera ematea ikasketen bidez horretarako aukerarik izan ez dutenei, edo
ikasi den arren praktikatzen jarraitu nahi dutenei. Esan ostekoarekin ekingo
zaio, lanbidean horretan jardungo ez bada ere, aldi berekorako
prestakuntzaren oinarria delako.

Egutegia eta ordutegia

Irailaren 16an hasi eta azaroaren amaieran bukatuko da. Astean bi egun
(astearte eta ostegunetan), egunean hiru ordu, arratsaldez, esan ostekoan 30
ordu sartuko dira eta beste 30 aldi berekoan.

Aurreinskripzioa eta informazio gehiago:
http://www.eizie.org/ikastaroak/interpre08





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago