[itzul] Open knowledge
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Mar 6, 09:32:46, CET 2008
Zalantza dut nola eman behar ote den «open» kontzeptu hori; berdin «open
software» eta gisakoetan.
Batetik, informatika kontuetan uste dut errazegi erabiltzen dela
«software libre». Kontuan izan behar genuke, baina, «free software» eta
«open software» arrunt desberdinak izan daitezkeela. «Software irekia»
aise uler daiteke: kodea giltzapean ez duena, irekia baizik.
Alabaina, «jakintza irekia» ez dakit zuzen ulertuko ote den. Ez ote da
«jakintza askea», inork eskuratzeko eragozpen edo mugarik gabea, alegia?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago