[itzul] amoreagatik/kariaz
martin-rezola a bildua ej-gv.es
martin-rezola a bildua ej-gv.es
Ast, Mar 6, 11:29:22, CET 2008
Eskerrik asko, Asier!
Testua errekurtso (helegite?) bat ebazten duen idazkia da, haren erantzuna. Eta azalpen korapilatsu eta «jaso» samarrak ditu, bai.
Gustuak gustu, nire pertzepzioa da «kariaz» eta horren sokakoak oso ohikoak direla Iparraldeko hiztunen ahotan (gogoan daukat Euskadi Irratiko Joxe Pablo Aristorena kazetaria), ez direla hain jasoak alegia, «amoreagatik/amorearren» ez bezala.
Martin Rezola
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Bidaltze-data: jueves, 06 de marzo de 2008 10:11
Nori: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] amoreagatik/kariaz
Erantzuna ez da erraza, gustuen esparruan sartzen baikara.
Niri gusturako, <<amore>>-k konnotazio desegokiak ditu testu
juridiko baterako. Egokiago iruditzen zait <<kari>>.
Hiztegi Batuan begiratuta, <<-en kariaz>> lokuzioa jasotzat ematen
du, eta marka barik uzten du <<-en karietara>>. Beharbada, beraz, <<-en
kariaz>> lokuzioari eman beharko zenioke lehentasuna zeure testu horietan.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago