[itzul] Egunaz gozatu naiz/dut

Ana Cristina Puelles Valle puelles.ac a bildua aju.ej-gv.es
Al, Mar 10, 09:15:38, CET 2008


Orotariko Euskal Hiztegian agertzen diren adibideekin ere ez duzu zalantza argituko da/du biak agertzen dira zer/zertaz gozatu ere agertzen da (besteak beste, 4 orri bete arte).
Hori bai, martxoaren 8rako "inoren emazteaz gozatu da" edo "inoren emaztea gozatu du" baino "inoren emazteak gozatu du" askoz hobeto:)

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Enviado el: viernes, 07 de marzo de 2008 12:21
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Egunaz gozatu naiz/dut


Hor sortu da eztabaida. Euskara ikasten ari diren lankideek galdetu didate eta nik Elhuyarren hiztegian dagoena erantzun: 

 

"Inoren emazteaz gozatu da" eta "inoren emaztea gozatu du" agertzen dira bertan.

 

Hala ere, Euskaltzaindiak andereņoari erantzun omen dio erabili beharrekoa: "Egunaz gozatu dut" dela. Corpusean apur bat arakatu dut, baina ez dut ezer garbirik atera, adibide urriak egon arren bietakoak daudelako. 

 

Azalpenik baduzue?

 

 

Xabier Pascual Jimenez

 

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

945 01 90 56 
 
 

 

 
"Ezinbestekoa ez bada, ez imprimitu mezu hau edo honekin batera doazkizun dokumentuak. Lagundu ingurumena zaintzen, denon ardura da."
"No imprima este mensaje o sus documentos adjuntos, a no ser que sea verdaderamente necesario. Colaborar a respetar el medio ambiente, es cosa de todos"



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago