[itzul] Trados garbiketa
irune.payros a bildua ehu.es
irune.payros a bildua ehu.es
Al, Mar 10, 15:18:06, CET 2008
Joan word-eko makroetara eta aukeratu "tw4winClean.Main" izenekoa.
Dokumentua garbituko dizu, baina memoriara pasatzeke
irune
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: o-lertxundi a bildua ivap.es
Bidaltze-data: astelehena, 2008.eko martxoak 10 13:33
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Trados garbiketa
Egun on,
Grafikoz, taulaz eta abarrez betetako testu bat daukagu, eta itzuli
ondoren, Tradosekin garbitzeko garaian, arazoak eta arazoak besterik ez
daukagu. "Imposible realizar la..." eta horrelako mezuak bidaltzen ditu
etengabe, eta ezer aurreratu ezinik gabiltza, eginahalak eginda ere
(dokumentuari izena aldatu, zati txikiagotan banatu, grafikoak eta abar
aparte jarri...).
Lankide batek esan du badagoela modu bat dokumentua memorian sartu gabe
garbitzeko. Alegia, nahiz eta memorian geratuko ez den, gutxienez
Tradosen marratxoak eta markak kentzeko. Hala, testua behintzat garbi
geratuko litzateke eta gero, behar izanez gero, lerrokatzea beste lanik
ez legoke.
Ez gara inor oso adituak Tradoseko kontuetan....
Laguntzerik bai?
Eskerrik asko
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago