[itzul] Lan eskaintza

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Mar 31, 15:50:55, CEST 2008


> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak 440 orrialdeko dokumentu bat
> itzuli behar du oso denbora laburrean (bi astean edo). Gaia (eta mamia)
> teknikoa da: Petrolioaren eragina EAEko ekonomian. Premiazkoa eta
> espezializatua denez, ondo ordainduko da.

Ez nuke besteren galtzetan sartu nahi, baina...

Kalkulu azkar batean:

- 440 orri bi astetan egiteko
- astean bost lan egun; guztira, 10 lan egun
- egunero 8 lan ordu
- beraz, orduko 5,5 orri itzuli behar dira; egunero 44 orri.

Halako fenomenorik aurkitzen baduzu, mesedez, bidaliko didazu 
erreferentzia modu pribatuan?

Eta, orain, txantxak alde batera utzita, galdera batzuk:

- 440 orriko dokumentu hori prestatzen zenbat denbora eman du egileak, 
bi aste, agian?

- dokumentua atzo ilunabarrean amaitu zuen, eta gaur bidali du itzultzera?

- dokumentua prestatzen hasi zenean, aurreikusia zuen bi aste besterik 
ez zirela izango tamaina horretako dokumentu bat itzultzeko?

- «ondo ordaintze» hori noraino heltzen da? Orriko, eman dezagun, 100 
eurora? Hala baldin bada, mesedez, esadazu lehenbailehen, aurkituko 
dizut eta, nork hartua.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago