[itzul] Lan eskaintza

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Al, Mar 31, 16:15:46, CEST 2008


Aupa, Gotzon:

Kontu honetan bitartekari hutsa naiz. Hobeto esanda, ia hutsa, zeren
inoiz ez baita inolako asmorik egon azterlan hori euskaraz ere
argitaratzeko eta nire (eta beste batzuen) protestaren aurrean aldatu
dute iritzia eta hasi dira itzultzaileen bila. 

Egia da lan itzela dena...pertsona bakar batentzat. Ez, ordea, bost
lagunen lan talde batentzat. Horrela, gutxi gorabehera, zortzi edo
bederatzi orrialde itzuli beharko lituzke bakoitzak egunero. Kontuan
hartuta lan zientifikoa dena eta irudiak eta taulak ugariak direna ez
dut uste ezinezkoa denik. Jakina, estiloak bateratu beharko dira eta
zuzentzailearen lana itzulpenaren ostean hasiko zen (beste astebete bat
edo bi gehiago hori egiteko). Oso bestelakoa da bakoitzaren lan karga
zein den.

Diruarena, Natxorekin hitz egin beharko da (945 01 63 84), baina seguru
mereziko duela.

Xabier Pascual Jimenez

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago