[itzul] Si pasa, ¿pasas?

Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ast, Maiatza 8, 09:21:58, CEST 2008


Proposamen koxkor (kaxkar?) bat:

Si pasa, ¿pasas?
Donate, donante

Sirena hotsa gogor... eta zuk, entzungor?
Eman, (du)zu(na)


(nire buruak hoberik ez "ematen"...)


Mikel



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Enviado el: jueves, 08 de mayo de 2008 8:58
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Si pasa, ¿pasas?





Egun on, Xabier:
Kontua ez duk publizitate agentzia baten lana egitea. Kontua duk helburu
nobleetan nobleenetako bat duen elkarti bati esku bat botatzea. Are
gehiago, lagun bati mesede bat egitea.
Zuen eskuzabaltasun eta emaitzen zain segitzen diagu.




                                                                           
             "Aixe, S.L."                                                  
             <aixe a bildua ctv.es>                                                 
             Enviado por:                                             Para 
             itzul-bounces a bildua pos         "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>        
             taria.com                                                  cc 
                                                                           
                                                                    Asunto 
             07/05/2008 17:33          Re: [itzul] Si pasa, ¿pasas?        
                                                                           
                                                                           
                Por favor,                                                 
                responda a                                                 
                   ItzuL                                                   
             <itzul a bildua postaria.c                                             
                    om>                                                    
                                                                           
                                                                           





Lanak agintzen dizkigutenei beti ezin garbi hitz egin, baina... aukeran,
nik
erantzungo nieke gaztelaniazko iragarkia egiteko jarri duten bezainbesteko
dirutza jar dezatela euskarazkoa sortzeko ere (hau sorkuntza lana baita,
itzulpen lana baino areago). Jar dezatela espezialista talde bat horretan
buru-belarri, gaztelaniaz dudarik gabe egingo zuten bezala.

Ezin beste laguntzarik eman, sentitzen diat. Hik esan bezala, ez duk
lantegi
samurra.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ

Tel.: (+34) 945 174 476
         (+34) 656 703 313
<aixe a bildua ctv.es>





----- Original Message -----
From: <Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, May 07, 2008 12:59 PM
Subject: [itzul] Si pasa, ¿pasas?






Anbulantzia pasatzen ikusi eta ea ez dizun batere axola, ea paso egiten
duzun-edo galdetu nahi omen dute. Eta, horrekin batera, emaile egiteko
gonbita ere egin nahi omen dute. Honela: DONATE, gainetik beste N bat
jarrita, gaizki egon eta DONANTE jarriz zuzenduta balego bezala.

Organo emaileen kanpaina baterako behar omen dute.

Ez da lantegi samurra, baina erronka handia da eta helburua handiagoa.

Inor animatzen bada esku bat botatzen...






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago