[itzul] [Fwd: Re: onomastikazko zalantza bat]
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Maiatza 8, 17:52:03, CEST 2008
Jakina. Aberia polita egin zigun Benito Lertxundik bere kantarekin.
Garai batean, euskaltegi guztietan "hit parade"an egon zen. Eta gero
ikasleei esan behar "Bizkaia maite" gaizki dagoela eta "Bizkai maitea"
behar duela!
Xabier Mendiguren(e)k dio:
> Alfontsok (Euskaltzaindiaren arauak aipatuz):
> "Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan
>
> beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Asparren
> maitea, Asparren osoan, Gure Asparren hau...>>
>
> Beraz, Bizkai guztiko, Bizkai osoan, Bizkai maitea idatzi beharko genuke.
>
> X.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago