[itzul] onomatopeiak
ERRASTI ARAMBARRI, Iñigo
inigo.errasti a bildua bizkaia.net
Or, Maiatza 9, 08:39:05, CEST 2008
Otsoarena:
OEHn honako hitz hauek dauzkazu (besteak beste): ainuri, auria; julu (juluz/juluaz); orugu; urubi, ulu.
Bestetetik, Karlos Santiestebanek "otsoa: aiu, auuuuuu, julu, ohülgü, uluu, uru, uuuuu" aipatzen ditu "Onomatopeia eta adierazpen hotsen hiztegia"n (270. or.).
Xabier Letek aspaldi abesten zuen Txanogorritxoren kanta etorri zait burura: "Otsoak u u u u (...) horregatik txanogorritxok (...)", buruz ari naiz eta nik baino oroimen hobea duen batek esango dizu zehatz nola zen.
Irenstea, OEHtik:
dzaustada, klaka(-klaka) -animaliek eta pertsonek-, klik (irestea), klika-klika/klika-klaka, klikakoan irenstea, kluku-kluku (likidoak trago handitan), glu-glu (likidoak).
Ea balio dizuten.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago