[itzul] Llevar a cabo una acción

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Or, Maiatza 9, 14:41:28, CEST 2008


Egia da idazle zaharrek "obratu" erruz erabili zutela (badu aditz 
horrek, dena den, bigarren adiera bat, beste "kolore" batekoa).

Bigarren aukerari buruz, berriz, zehaztapen bat:

"Burutan eman" ez da, inondik inora, idazle zaharrek erruz erabilia, edo 
nire iturriak erabat ustelak dira, bestela. Leizarragak erabili zuen (ez 
erruz), baina beste inork? Gainera, ez da "egin" edo "aurrera eraman" 
aditzen sinonimoa.

Bada, dena den, beste aditz bat, "burutan eman" baino erabiliagoa eta 
"bururatu" edo "gauzatu" aditzen sinonimoa dena: "burutan atera".
Hona hemen, adibidez, Mitxelenak erabilia:

<<Eta langileen izenak aipatze hutsak aski adierazten du, noski, lana 
nolako arduraz eta taxuz burutan atera duten>>.

Alfontso Mujika





L.B.(e)k dio:
> Idazle zaharrek erruz erabiltzen zituzten bi aukera:
> 
> - Obratu 
> - Burutan eman 
> 
> Lehenagokoek maiteak bezain egungoek higuinak, ondikoz. 
> 
> 
> 
> 
> 
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
> de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
> Enviado el: miércoles, 07 de mayo de 2008 14:40
> Para: 'ItzuL'
> Asunto: Re: [itzul] Llevar a cabo una acción
> 
> 
> 	<<Aurrera eraman>>.
> 
> Asier Larrinaga
> 
> 
> __________ Información de NOD32, revisión 3084 (20080508) __________
> 
> Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
> http://www.nod32.com
> 
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago