[itzul] "CO2. Deja el hábito"

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Maiatza 14, 12:09:27, CEST 2008


> Egun on, "CO2. Deja el hábito. Hacia una economía baja en carbono".
> Hori da Nazio Batuen Erakundeak aurtengo Ingurumenaren Mundu
> Egunerako (ekainak 5) aukeratu duen lema. Ba al dakizue inon
> euskarara itzulita dagoen? Mila esker

Nazio Batuen webgunea lau hizkuntzatan dute:
http://www.unep.org/wed/2008/english/

CO2 Kick the habit. Towards a low carbon economy
CO2 Non á la dépendance. Pour une économie à faible émission de carbone
CO2 Deja el hábito. Hacia una economía baja en carbono

Laugarrena txinera da, baina ez naiz ulertzeko gauza.

Goiko hiruetan, gaztelera ingelesari aski loturik ageri da (ingelesa da 
jatorrizkoa, noski), askotan gertatzen den bezala; ez, ordea, frantsesa.

Ez dakit orain arte ezer emana ote dagoen euskaraz; sarean ez dut gauza 
handirik aurkitu, behintzat. Frantsesaren bidetik joko nuke, adibidez:

CO2 Morrontzarik ez. Karbono isuri apaleko ekonomiaren alde


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago