[itzul] Fwd: pen drive

Inaki Luzuriaga aizkomendi a bildua yahoo.com
Ast, Maiatza 15, 12:19:42, CEST 2008


Eskerrik asko Enrique. Hala ere, iruditzen zait pen
drive markaren beraren mugak gainditu dituen
aparatuaren eredua dela, cola cao edo santxeski
(monopatina) bezala. Batek pen drive esaten duenean,
ez du markan pentsatzen, aparatu batean baizik, eta
lehen azaldu bezala baditu hainbat sinonimo
gaztelaniaz (memoria USB, "pen drive"...) zein
ingelesez. 

--- Enrique Umaran <enriqueumaran a bildua uribekostabhi.com>
wrote:

> Ez nuke temati jarri nahi, Iñaki. Baina, wikipediak
> besterik esan arren, Pen
> drive fabrikantea da. Hona bere web site:
> http://www.pendrive.com/
> 
> 
> 
> 2008/5/15, Inaki Luzuriaga <aizkomendi a bildua yahoo.com>:
> >
> > Kaixo: eskerrik asko, bilaketa egin dut lehen
> baina ez
> > dit emaitzarik eman.
> >
> > Dena den, pendrive edo pen drive ez da marka bat
> edo
> > azpisailkapen bat inondik ere. Hona gaztelaniazko
> > wikipedian agertzen dena:
> >
> > "Una memoria USB (de Universal Serial Bus, en
> inglés
> > pendrive o USB flash drive) es un pequeño
> dispositivo
> > de almacenamiento que utiliza memoria flash para
> > guardar la información". Berdina esateko,
> ingelesez
> > memory stick ere erabiltzen da.
> >
> > Eibarkoen eztabaidan pendraifa-eta proposatu
> dituzte
> > eta egia esateko ez didate gogobetetzen. Nire
> ustez,
> > memoria-giltza egokia da. Beste proposamenik
> baduzue,
> > hau toki egokia da esateko.
> >
> > Iñaki
> >
> > --- Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net> wrote:
> >
> > > > Kaixo! Norbaitek pen drive itzuli al du?
> > > > Memoria-arkatza arraroa iruditzen zait,
> > > memoria-giltza
> > > > erabili al du inork?
> > >
> > > Eibartarrak zerrendak orain dela ez asko aritu
> izan
> > > ziren horretaz:
> > >
> >
> >
>
http://search.gmane.org/search.php?group=gmane.culture.language.basque.eibartarrak&query=pen-drive
> > >
> > > --
> > > Gotzon Egia
> > > gegia a bildua gipuzkoa.net
> > > 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
> > >
> >
> >
> >
> >
> >
> 



      



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago