[itzul] Generalísimo
Iñaki Arrieta
i.stony a bildua arrakis.es
Lar, Maiatza 24, 00:32:27, CEST 2008
Oraingo hau irakurtzen, ez duzu zertan denborarik galdu behar, Paúl.
Eta irakurtzen ez baduzu ere, ez dit ematen ItzuLinboan ezer galduko denik.
Baina, argi pixka bat egin behar dut, derrigor,
inongo txisterik ez zuen erantzunaren gainean, zure ateraldia irakurrita gero.
Euskaraz idatzitako testu batek ezin izan du
inpartzial horren moduko auzi batean.
Gaztelaniatik euskaratzen ari zaren testu batean
"Generalísimo" hitza bere horretan uzten ez
baduzu (bai terminoa bera eta bai grafia ere),
beste zerbait ari zara adierazten, azaldu behar
ez ditudan arrazoi historikoak medio eta, hori, sasiko itzulpena duzu.
Bere burua itzultzailetzat daukanak argi bereizi
behar luke aldea. Adibide arras grafikoa emateko,
hedabide españoletan ez duzu sekula entzungo
(irakurriko) "las escuelas vascas", "los centros
escolares del pueblo vasco", ez antzeko
sasiterminorik. Guztiei "las ikastolas" entzungo
diezu; idatzia bada, euskal grafiarekin, jakina.
Ez nuen uste argibide hauek guztiak eman beharko
nituenik, hitz bitan ulertu behar litzatekeena
zehazteko, baina batek daki zertan ari den eta
norberak behar luke jakin norainoko irismena duen.
Terminoari berari dagokionez, "txit jenerala",
"jeneralen jenerala", "jeneralisimoa" eta asmatu
nahi direnak, denak dira balekoak; zer ukitu
semantikoa eman nahi zaion, bat edo beste
aukeratu besterik ez dago. Tamalgarria zera da,
tradizional-hiztegikeriaren itzulismoa erregistro
mordoa uzten ari zaiola euskarari euskaratik kanpo.
Beraz, jarraitu zuk (ez dakit nongo zer)
txapelketan, beste zenbaitek ez baitauka ezer asmatzen ibili beharrik.
Agur eta ez adiorik.
Iñaki Arrieta
At 10:00 23/05/2008, you wrote:
> >>>>>Diktadore puta-alua Horrelako txisteak
> jartzeko badaude beste leku batzuk. Dena den,
> eskerrik asko zure mezua irakurtzen denbora
> galarazteagatik. Ea hurrengoan asmatzen duzun.
> Zorte on
> txapeldun!
> ______________________________________________
> Enviado desde Correo Yahoo! La bandeja de entrada más inteligente.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago