[itzul] millarista, millares
Eneko Gotzon
enekogotzon a bildua gmail.com
Lar, Maiatza 24, 02:24:42, CEST 2008
On May 23, 2008, at 8:55 AM, Edurne wrote:
> /millaristas/, por poseer bienes o /millares/ con los cuales poder
> responder.
Academia-ren hiztegiaren arabera, uste dut <millar> horri ondorengo
adiera dagokiola: "En las dehesas, espacio de terreno en que se
pueden mantener mil ovejas o dos hatos de ganado".
"Mila ardi bazkatzeko hainako larre" izan daiteke dagokion euskal
azalpena.
Ez dut ordain euskaldunik ezagutzen. Zuen baimenaz, eta hoberik
ezean, zer moduzko iruditzen zaizu <milardi[ra]ko> edo <milardi[ra]
kodun> ?
Eneko Gotzon.
Donostia.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago