[itzul] erlatibozko esaldiak

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua wanadoo.es
Lar, Maiatza 24, 13:39:47, CEST 2008


Esaldia oso ona da, gure tradizio idatzi guztietan oso erabilia betidanik,
eta ahozkoan ere hau ezagutzen dugun neurrian. Egia da XX. mende hasieratik
halako erlatibo aposatuei oso fama txarra jarri zitzaiela hegoaldean
(espainolaren eraginezko ote zirelakoan) eta hauek ia desagertzera heldu
zirela XX. mendeko hegoaldeko idatzietan, eta baita ere 1968a ezkeroztiko
prosa estandarrean, baina EGLU-Vek nahikoa txukun aztertzen ditu 2.2.14.2
atalean (Aposizioko perpaus erlatibo gibeleratuak, 214-5), eta erabilera
adibide ugari ematen. Nahiz eta azkenean mugatu nahi dituen soilik NOR kasu
absolutiboan emaniko erlatiboetara, eta nik uste dudan ez dela halako
mugarik izan gure tradizioan (eta hortaz ere ari naiz nire 2002ko <-(e)n.
erlatibo aposatuak. Izen ardatzaren eskuin hedatzen diren erlatiboak
euskaraz (II)> artikuluan, Uztaro 42, 2002, 17-83, eta bereziki 4.9. atalean
-Kasu korrespondentzia izen ardatza eta aposizioaren artean- // sarean
irakurri liteke: http://denda.ueu.org/pdfak/uztaro42.pdf helbidean).

Ondo izan

Bittor

=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Naiara Ibero Ibero
Enviado el: viernes, 23 de mayo de 2008 9:21
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] erlatibozko esaldiak


Kaixo, itzulpen batekin nabil eta erlatibozko esaldiekin zalantza bat sortu
zait. Egokia al da ondorengo esaldiaren egitura?

"Elizak habearte kanoi-gangaduna du, parpain-arkuek hiru zatitan bereizten
dutena."

Gero eta gehiago zabaltzen ari den egitura mota da baina ez dakit benetan
egokia ote den.

mila esker aldez aurretik.

_________________________________________________________________
MSN Noticias
http://noticias.msn.es/comunidad.aspx=




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago