[itzul] Rapsodia humorística vasco-navarra
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ost, Maiatza 28, 12:02:23, CEST 2008
Ea, Joxemari, Gotzonek aipatzen dituen aspaldiko mezu haiekin batera, beharbada lagungarriak izaten ahal dituzu Euskaltzaindiak 139. arauan (Euskal Herria izena), arrazoibideen artean, aipatzen dituen kontu hauek:
...Ikusten ari garen kontzeptu hau (Euskal Herria, alegia) gaztelaniaz eta frantsesez era batzuetara adierazi da: Vasconia, País Vasco, País Vasco-Navarro, Vasconie, Pays Basque.
...Urteak aurrera joan ahala, Euskal Herria izenak, bere adiera neutroarekin, iraun du, Euskadi-ren lehiakidetza izan arren. Alferlana litzateke adibide gehiago hona ekartzea. Aski dateke Bonifacio Etxegarai jaunak, Epaitegi Goreneko idazkari eta euskaltzain osoak, Espasa entziklopediarako (1929) idatzi zuen Vasconia artikulua gogoratzea; Batzorde Eragileen (Diputazioen) Proyecto de Estatuto Vasco-Navarro delakoa (1932), euskaraz Euskalerria erdarazko País Vasco-Navarro-ren baliokidea erabiltzen duena, edo ...
Horretaz aparte, "Vasco-Navarro" ageri da zenbait erakunde edo bertzelakoren izenetan (ez anitz, gaur egun), baina haietako gehienak, nik dakidala, euskaratu gabe:
- Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro = Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala
- ...
- Instituto Vasco Navarro de Cirugía Plástica (=?)
- Real Automóvil Club Vasco-Navarro (=?)
- Rally Vasco Navarro (=?)
- Ferrocarril Vasco-Navarro (Bergara-Lizarra bidea egiten zuena) (=?)
- ...
Mikel
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Enviado el: miércoles, 28 de mayo de 2008 1:23
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Rapsodia humorística vasco-navarra
Ba... horixe. Niri "vasco-navarra" horiek zirkuitulaburra sortzen didate. Musika-obra batean "Brochazos (Rapsodia humorística vasco-navarra)" ageri zait.
Akaso, termino horren inguruan orain arte eman mezuak irakurri ez dituenak ekarriko du zerbait (ekarriko ahal du!)
Mila esker
Joxemari
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago