[itzul] Cecilianismo-laburpena
Isabel Cantero
ixamar a bildua euskalnet.net
Ast, Maiatza 29, 12:36:58, CEST 2008
Ezer baino lehen eskerrik asko Gotzon eta Alfontsori erantzuteagatik, gaiari
buruz euskaraz ezer ez dagoenez (aurkitu ez dudanez), ni baino askoz ere
adituagoak direnen baieztapena edo bultzada behar nuelako terminoak lasaiago
erabiltzeko.
Beste foro batzuetan jasotako erantzunak bildu eta horien laburpena egin ohi
dute mezu batean, eta nik gauza bera egin nahi nuke hemen. Ea bada:
1- Zezilianismoa erabil daiteke zalantzarik gabe.
2- Zeziliatar egokiagoa zeziliar baino, pertsona-izena delako (salbuespenak
kontuan hartu behar dira: Sistino, eta abar).
3- Elkarte Zeziliatarra (joera) edo Zeziliatar Elkartea (jatorria), zein
aukertu behar den ez dago hain garbi, nahiz eta kasu honetan nolabait joera
izan.
4- Errenazimentu da Hezkuntza Sailaren estilo-liburuak proposatzen duena,
eta beharbada gehien erabiltzen dena ere bai.
5- Organistía = organo-arduradun / organistia ???? (Beharbada norbaitek
iritziren bat eman nahiko du oraindik horri buruz!?)
Isabel Cantero.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago