[itzul] postflandriense

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Urr 2, 11:45:05, CEST 2008


Kronoestratigrafian erabiltzen den estaietako bat da "Flandrian" delakoa

en Flandrian

fr flandrien

es flandriense

Estaien izenak euskaraz emateko orduan, ingelesezko izena hartu eta <-ian>
amaieraren ordez <-iar> jarrita proposatu dute -eta hala erabiltzen dute-
euskal geologoek, hau da, jatorrian dagoen leku-izenari erreparatu gabe.
Horrek, batzuetan, hibrido bitxiak sortzen ditu, hala nola "Aquitaniarra"
("Akitaniarra" behar lukeena) edo "Oxfordiarra" ("Oxfordar" edo "Oxfordtar"
behar lukeena). Hori bada, nire ustez, eztabaidatu beharreko kontua.

Kasu honetan, dena den, ez dugu horrelako arazorik. Euskaraz, oraindik araua
argitaratu ez bada ere, "Flandria" arautu du Euskaltzaindiak. Beraz,
"flandriar" eratorria dagokio.

Kategoriari dagokionez, izenak zein adjektiboak dira estai guztien izenak,
geologian erabiltzen diren unitate gehienekin gertatzen den bezala.

"Postflandrian, postflandriense" delakoa benetako unitatea balitz,
"Postflandriarra" erabiliko nuke, arazorik gabe ("Posflandriarra" izena
denean, letra larriz, eta "postflandriarra" adjektiboa denean, letra xehez,
geologiako gainerakoekin egiten den modu berean).

Benetako unitatea ez balitz, pentsa liteke "Flandriar(raren) ondoko/osteko"
edo horrelako zerbait egitea, baina ez da  oso erosoa.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
------------------------------------

2008/10/1 Amaia Apalauza <amaiabai a bildua yahoo.es>

> Arratsalde on:
>
> Itsasoen eta ibaien eratze-prozesuko aroetako bat da postflandriense delako
> hori. Nola emango zenukete euskaraz?
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago