[itzul] Euskalbar

Asier Sarasua Garmendia asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
As, Urr 14, 11:08:58, CEST 2008


Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz a bildua ...> writes: 
> Kaixo: Firefox berriro instalatu behar izan dut (3.0.3.), eta orain arazoak
dauzkat euskalbar-ekin
> (3.2). Instalatzeko bide osoa egiten dut, baina gero ezin dut bistaratu, eta
lanean hasi. Ba al dakizue
> zergatik den, eta zer egin dezakedan?

1.- Firefox itxi eta berriro ireki
(seguru aukera hau probatu duzula, badaezpada diot)
2.- Aurrekoa ez badabil: Euskalbar desinstalatu, Firefox desinstalatu,
Firefox instalatu eta Euskalbar instalatu
3.- Aurrekoa ez badabil, Firefox beste hizkuntza batean instalatu
(adibidez, euskaraz badaukazu, gaztelaniaz,
eta gaztelaniaz badaukazu, euskaraz)

Badaude konponbide teknikoagoak, aurrekoek funtzionatzen
ez badute esango dizkizut.

Asier.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago